Egileak

martes, 30 de octubre de 2007

Bigarren lana:

Hau izango da gure istoriaren nondik norakoa:

Gure protagonista, Koxme deituriko kaioa, Getariako portuan bizi da. Bertan lagun asko ditu, baina bere gogokoena Suleiman, portuan poltsoak saltzen dituen Senegalesa da. Suleimanek bere herrialdeari buruzko istorio pila kontatzen dizkio Koxmeri.

Egun batean, zeruan hegan (ave migratorio bat) bistatu zuen Koxmek. Momentu hartan bertan txori polit horrekin maitemindu zen. Baina Koxmek ez zekien txori hura migratorioa zenik. Koxmek, beraz, Zumaiarat zihoalakoan jarraitu egin zuen.

Nora iritsiko da Koxme kaioa? Zenbat poltso salduko ditu Suleimanek larunbat arratsalde batean, poltso bakoitza 10 € saltzen baldin badu, arratsalde hartan jendetza egonik?

martes, 23 de octubre de 2007

ESKOLAKO KANTA

Galdeketa!!!

1.- Zein baliabide teknologiko dituzue eskolan?

2.- Zein garrantzia ematen diozute baliabide hauen erabilpenari?

3.- Noiztik dituzue tresna hauek? Azkenaldiko berrikuntzak direla eta, berritu egin al dituzue edo hauen kopurua hazi?

4.- Zertarako erabiltzen dituzue?

5.- Nola banatzen dituzue eskolan zehar baliabide teknologiko hauek? Ba al duzue gela espezifiko bat ordengailuentzat? Gela bakoitzean ordenagailu bat gutxienez ba al dezute?

6.- Haur guztien eskura daude tresna hauek?

7.- Baliabide hauek haurrek erraz maneiatzen al dituzte?

8.- Gustora aritzen al dira tresna hauekin?

9.- Kontaktu jarraia al dute ikasleek teknologia hauekin edo noizean behin bakarrik erabiltzen al dituzte?

10.- Irakasleen jarrera teknologia berrien aurrean nolakoa da? Ausartzen al dira horiekin lan egitera? Edo prestakuntza falta somatzen al zaie?

11.- Etorkizunerako teknologia berriekin lotuta dagoen proiekturik ba al duzue?

Orokieta Herri Eskolara bisita

Orokietara deitu ondoren, teknologia berrietaz arduratzen den irakasleak eskolara joatea gonbidatu gaitu, gertutik dituzten baliabideak ikus ditzagun. Azalpen zuzenago eta zehatzagoa emango digulakoan gaude; horregatik, urriak 25 osteguna joango gara zarautzeko eskola publiko honetara.

Kontatuko dizuegu zer ikusi dugun bertan!!!

ordurarte,aioooooooooo!!!

martes, 16 de octubre de 2007

Koxme Balea!!!



Profesores en estado puro!

Lehenengo lana!!!


Lehenengo lan hau gauzatzeko aukeratu dugun eskola zarauzko Orokieta Herri Eskola da. Teknologia berrietan nahiko jantzia dagoen zentroa da; beraz, eskola honen azpiegitura teknologikoa aztertzea egokia iruditu zaigu!



Ea lan polita ateratzen zaigun!!!

Aioooooooooo

KAIXO!!!!!!!!!!!


Hau Laia, Oihane, Garazi eta Uxoaren talde blog-a! Goza ezazue eta izan huntsa!!!