Egileak

martes, 11 de diciembre de 2007

PHOTOSTORY!

Gaur Photostory-arekin hastea erabaki dugu!

Horretarako Ipuin multimediarako erabili ditugun pertsonaiak eta istorio bera erabiliko dugu, Power Point eta Photostory programak alderatzeko asmoz. Ondorioztatu nahi dugu bietatik programa egokiena zein izan daitekeen ipuin multimedia bat egiterako orduan.

Beraz, lanera!!!!

miércoles, 5 de diciembre de 2007

PERTSONAIAK!!!

Dagoeneko bukatu ditugu gure plastilinazko pertsonaiak! Oso emaitza polita gelditu zaigu! bai Koxme, bai Suleiman, bai Samira, etab.

Orain egin beharreko lana Power Point-a osatzea da. Usoak Photoshop-aren bidez pertsonaiak moztu egin ditu beren txertaketa errazagoa egin dadin.

Istorioa ere amaitua dago, ahotsak grabatzea besterik ez zaigu falta! Beraz, orain buru belarri jarriko gara Power Point-a amaitzera eta hori bukatzean, ahotsak sartzea izango da gure lana!




GETARIARA BISITA!

Aurreko ostegun arratsaldean, azaroak 29an, Getariara argazki desberdinak ateratzera joan ginen gure ipuin multimedian atzealde bezala erabiltzeko. Horretarako, kamera bizkar gainean hartu eta portura jeitsi ginen. Kosta egin zitzaigun atzealdea zein izango zen erabakitzea, hau da, portuko itsasontziak edo Getariako herria. Azkenean Getarian zeuden obrak zirela eta, itsasontziak eta getariako mendia atzealde bezala erabiltzea erabaki genuen.

Toki desberdinetatik atera genituen argazkiak, batzuk gertuagoatik, beste batzuk urrutiagotik... Hogeita hamar bat argazki atera ondoren eta iluntzen hasia zenez, etxera itzultzea erabaki genuen.


Atzoko klasean argazkiak ikusten egon ginen eta ateratako guztietatik gure istorioarekin ondoen zihoaztenak hartu genituen. Ordenagailu honetan adibiderik ez daukagunez, internetetik jeitsitako getariako portuko argazki bat ipiniko dugu!