Egileak

miércoles, 5 de diciembre de 2007

GETARIARA BISITA!

Aurreko ostegun arratsaldean, azaroak 29an, Getariara argazki desberdinak ateratzera joan ginen gure ipuin multimedian atzealde bezala erabiltzeko. Horretarako, kamera bizkar gainean hartu eta portura jeitsi ginen. Kosta egin zitzaigun atzealdea zein izango zen erabakitzea, hau da, portuko itsasontziak edo Getariako herria. Azkenean Getarian zeuden obrak zirela eta, itsasontziak eta getariako mendia atzealde bezala erabiltzea erabaki genuen.

Toki desberdinetatik atera genituen argazkiak, batzuk gertuagoatik, beste batzuk urrutiagotik... Hogeita hamar bat argazki atera ondoren eta iluntzen hasia zenez, etxera itzultzea erabaki genuen.


Atzoko klasean argazkiak ikusten egon ginen eta ateratako guztietatik gure istorioarekin ondoen zihoaztenak hartu genituen. Ordenagailu honetan adibiderik ez daukagunez, internetetik jeitsitako getariako portuko argazki bat ipiniko dugu!


No hay comentarios: